posted on Jul, 16 2019 @ 03:14 PM
Arrosa xuriaren azpian
Arrosa xuriaren azpian anderea lo harturik
elurra bezain xuri ekhia bezain ederrik
hirur kapitainek zeraukaten gortez inguraturik.
Kapitainek joan ziren beren zaldiak harturik
hartui zuten anderea mantoz huntsa trozaturik
gero Pariserat eraman zuten aitak jakin gaberik.
Parisen hostaliersak bazuen salutatu
bazuen salutatu berriak ere galdatu
bortxaz ala amodioz jina zara anderea errazu.
Ez ez ene bihotza arras bortxaz jina duzu
hirur kapitainez galeriatik harturik jina nuzu.
Kapitainek hori entzunik jiten dire andereagana
Anderea afal zite eztirik eta trankilik
hirur kapitain izanen tuzu gaur zure serbitzari.
Andereak hori entzunik hila zuzun erori
kapotainek joan ziren beren zaldiak harturik
nigar egiten zutelarik andereari dolu eginik.
Handik hirur egunen buruan andereak aitari
Oihu: ai aita ni orai hemen niagozu
birjinitatearen naiz begiratu hilaren egon nuzu.